2005 eta 2008 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Hilaren 21a da izena emateko azken eguna.
Hondarribia FE-k heldu den denboraldiko futbol eskola abiatuko du urriaren 3an. 2005 eta 2008 urte bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dago eta Eskola Kirola programaren barruan kokatzen da. Hala, Hondarribia FE-ren eskolan parte hartu nahi dutenek,
Multikirola programan eman behar dute izena nahitaez.
Urriaren 3an hasiko da eskola eta, ordutik aurrera, astean behin entrenatuko dira haurrak, ordu eta erdiz, 2017ko ekainaren 16ra arte. 2005ean eta 2006an jaiotako neskak asteazkenetan entrenatuko dira, 15:30etik 17:00etara. Mutilei dagokienez, aldiz, honakoak izango dira ordutegiak: 2005 urtean jaiotakoak ostiralean (17:00etatik 18:30era), 2006koak astelehenetan (18:00etatik 19:30era), eta 2007an eta 2008an jaio zirenek bi aukera dituzte, asteartetan egitea (18:15etik 19:45era) edo asteazkenetan (18:00etatik 19:30era).
Eskolan izena emateko 120 euro ordaindu behar dira, eskolako ekipazio bat barne. Hilaren 21a da izena emateko azken eguna eta, horretarako, izen emate fitxa betea eta ordainketaren agiria aurkeztu behar dira —ES 36 2095 5039 91 1060066544 kontu korrontean egin behar da—. Hondartza kiroldegiko harreran aurkeztu daiteke dokumentazioa, baita posta elektronikoz ere,
Hondarribia FE-ren helbidean.
Urriaren 3an jarriko da martxan futbol eskolaren denboraldi berria