Irundarra -63 kiloetan lehiatuko da eta hondarribiarra +78 kiloetan.
Lidia Yarza hondarribiarra eta Maialen Ramos irundarra, Ama Guadalupekoa Judo Taldeko bi gazteak bihar eta larunbata bitartean Malagan (Andaluzia, Espainia) egingo den Europako Txapelketan lehiatuko dira.
500etik gora kilorari elkartuko dira Malagan, 32 selekzio ordezkatuz. Ramos -63 kiloetan lehiatuko da eta Yarza +78etan. Biek urrezko domina lortu zuten gazteen Espainiako Txapelketako azken ekitaldian, martxoan.

Maialen Ramos eta Lidia Yarza, Malagan