Asobal ligako bigarren partida jokatuko du Bidasoak, Sinfin Santanderko taldearen kontra.
Asobal ligako bigarren partida jokatuko du gaur Bidasoak, Sinfin Santanderko taldearen kontra. Estreinako partida izango dute etxean irundarrek, eta jarraitzaileen berotasunarekin, Artaleku gotorleku bihurtzea izango da euren helburua. Partida 20:15ean hasiko da.
Bi taldeak punturik gabe daude ligako lehen partida jokatu ondotik. Bidasoak gutxigatik galdu zuen Villa Arandaren kantxan, 28-25. Kantabriarrak, berriz, 23-28 galdu zuten, etxean, Ademar Leonen kontra.
Jacobo Cuetara entrenatzailearentzat ere lehenengo partida izango da etxean. Asteazkenean jokatzearen alde ona “porrotaren mina azkar sendatzeko aukera” dutela dela Cuetararen iritziz. Horrez gain, Sinfin “memoriaz” jokatzen duen taldea dela esan du, eta Bidasoa “eraikitzen” ari dela.
Aste honetan Asobal ligako bi jardunaldi jokatuko dituzte, eta bigarren partida bat izango du Bidasoak larunbatean, Ademar Leonen kontra, etxetik kanpo.
Bidasoa eskubaloia