Hondarribiko gazte bat desagertu da
Atzo institutura joan zenetik, gazte horren familiak ez du haren berririk.
Hondarribiko 16 urteko gazte baten familiak salaketa jarri du Irungo Ertzaintzan adierazteko atzotik desagertuta dagoela gazte hori. Ertzaintzak HITZAri esan dionez, gaztearen bilaketa lanean ari dira, eta dagoeneko beste polizietara informazioa bidali dute gaztearen argazki, datu pertsonal eta bestelako ezaugarriekin.
Ertzaintzaren arabera, institutura joan zen atzo goizean gaztea. Ordutik familiak ez du gaztearen berririk.