Ia 500 lagunek desfilatu dute Hondarribiko Jaizkibel konpainia parekidearekin, inoizko kopururik handiena. Goizean ez bezala, euriak ez die ibilbidea zaildu.
Goizeko aurpegi tristerik ez zen arratsaldeko desfilean ikusi. Lau tanta baino ez zituen bota hasieran, gero ateri eutsi zion.