Guadalupeko Igoera ikusgarria izan zen larunbatean. Albiste hotena helmugako argazkiak ikus daitezke.
Korrikalarietako batzuk, helmugara iristen.
Guadalupeko Igoera egin zen larunbatean, Hondarribiko Jostaldi pilotalekutik Guadaluperaino. 313 partaidek zuten izena emanda, eta horietako askoren helmugaratzea jaso zuen HITZAk larunbatean.
Ander Sagarzazu gizonetan eta Aratz Rodriguez emakumeetan izan ziren garaileak. Baina ikusita zein bero egin zuen, eta ibilbidearen gogortasuna, helmuga zeharkatu zuten denek merezi dute aitortza. Honakoak dira haien irudiak: