Gaurkoan Oarsoaldeko bi traineruek berriz ere erakutsi dute nagusitasuna. Hondarribia, ez da sailkatu Kontxarako, zortzigarren geratuta.
San Juan bigarren heldu da gaurko erlojupekoan.
Hibaikak eta San Juanek lortu dute txartela Kontxarako. Errenteriarrek egin dute denbora onena 11:22.02, ziabogan lau segundoko aldea atera diete arrosei. Sanjuandarren denbora 11:24.98 izan da. Gaurkoan Oarsoaldeko bi traineruek berriz ere erakutsi dute nagusitasuna, pronostiko guztiek eta sasoian bi traineruek egindakoa ikusita faboritotzat zituzten Hibaika eta San Juan.
Hondarribia, berriz, ez da sailkatu Kontxarako. Zortzigarren gelditu da, eta hortaz, ez da Kontxan lehiatuko, aritu diren hamar traineruen artetik lehenengo zazpiak baino ez direlako sailkatu. Kontxarako zortzigarren postua Donostia-Arraun Lagunak donostiarrarena da.
Gaurko erlojupekoaren helburua Kontxarako sailkatzea zen eta Oarsoaldeko bi traineruek notarekin lortu dute gainera. Datozen bi igandetan Kontxan izango dira lehian Hibaika eta San Juan (11:00etan dira emakumeen estropadak), eta gaur kronometroa alde jarri badute ere, lanean jarraitu beharko dute Kontxako bandera etxera ekartzeko. Aurreikusi daiteke, orain arte bezala, estu hartuko diotela elkarri Hibaikak eta San Juanek, garaipena etxera eramateko.
Sailkapena
- Hibaika 11:22.02
- San Juan 11:24.98
- Orio 11:35.68
- Cabo 11:38.28
- Zarautz-Getaria 11:46.88
- Hernani 11:59.58
- Deustu 12:05.78
- Arraun Lagunak (sailkatuta dago)