Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Donostiakoa bakarrik ez delako

Frantziako Tourraren ondorengo World Tourreko proba izango da Donostiako Klasikoa. 220 kilometrotik 99 Oarsoaldetik eta Bidasotik pasatuko dira.

Erik Gartzia Egaña
Hondarribia,Irun
2016/07/29
donostiako klasikoa

Jaizkibel mendiak lotuko ditu bi eskualdeak.

Donostiako Klasikoa du izena, baina izan zitekeen Gipuzkoa Ekialdeko Itzulia. Izendapen horrek, baina, txirrindularitza probaren sorrerarako asmoa zapuztuko luke: hiriburuaren turismo promozioa. Hala ere, prestigio handia hartu duen txirrindularitza proba da, nahiz eta azken bi ekitaldietako arazoek ez dioten lagundu. 1989an Munduko Kopa sortu zenean, bertan sartu zuten, eta berdin UCI Pro Tour edo UCI World Tourrean. Bihar izango da aurtengo zita, eta 220 kilometro pasatxo egin beharko dituzte. Herrialdearen hegoalderaka —Albisturrera arte— jo ondoren, iparraldera buelta egingo dute. Lasterketak 98 kilometro egin dituenean sartuko da Oarsoaldean, Perurenako gainetik. Txirrindularien hanketan dago lasterketaren abiadura, baina klasikoa izanda, azkar joango dela suposatzen da. Probaren antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 14:05 iritsiko dira Perurenako gainera abiadura azkarrenean eginez gero. 14:19an, berriz, motelenean. Handik Oiartzunera joko dute, eta Gurutze auzoa atzean utzita, Bidasoan sartuko dira, Katea auzotik. Gaintxurizketa igoko dute, eta Lezotik Donibanera abiatuko dira. Han hasiko dira Jaizkibel mendatea igotzen. Garai batean lasterketaren epaile zen, helmugatik gertuago zegoelako, eta han ematen ziren —normalean— garailearen erasoak. Horregatik klasikoa gehienetan irabazi duen txirrindularia Marino Lejarreta bezalako eskalatzaile puru bat da. Berrizko Ihiak hiru txapel ditu guztira. Jaizkibelgo malda gogorrak zaletuz beteko dira, eta hango gainetik pasatuko dira 14:43-15:02 inguruan, lasterketaren bukaerarako 95 kilometro falta direnean. Guadalupetik pasatuta, Bidasoa eskualdeko hiriguneetan zehar ibiliko dira, Oiartzungo Arkaleko —txirrindularitza munduan esaten den bezala— ahuntzen bidea igo beharko dute, Jaizkibelgoa pasatu eta ordu erdi ingurura. Handik Errenteria-Orereta aldera joko dute, eta bigarren aldiz Jaizkibel hasiko dira igotzen. Kalkuluen arabera, ordubete inguru beharko dute aurreko igoeratik bigarrena egiteko itzulia betetzeko. Handik berriro Hondarribia, Irun eta Oiartzun (16:16-16:46) pasako dute, eta Errenteria-Oreretako saihesbidetik gora, Pasaia aldera joango dira. Han utziko dute atzean Oarsoaldea, eta oraindik 23 kilometro beharko dituzte klasikoa  bukatzeko. Kontuan hartu behar da aipatutako tokietatik pasatu baino lehenago errepidea moztuko dutela, eta bigarren itzulia egin bitartean, trafikoari irekita egongo dela. Aurtengo berritasuna klasikoko azken kilometroetan izango da. Igeldon, Bordako tontorra igo beharrean, Murgileko bidetik joango dira. Goi mailako parte hartzea Txirrindulariei dagokienez, Tourraren inertziarekin etortzen dena izan ohi da irabazle, nahiz eta sorpresaren bat edo beste egon daitekeen. Faboritoen zerrenda luzea da: Adam Yates iazko irabazlea, haren anaia Simon, Van Avermaet, Valverde —Lejarreta berdindu dezake—, Dan Martin, Contador, Gilbert, Izagirretarrak, Kreuziger, Kruijswijk, Joaquim Rodriguez, Skyko armada edo Mollema, besteak beste. Frantziako Tourreko ikuskizuna baino zerbait hobea emango dutela ez dago zalantzarik, txirrindularitzaren hobebeharrez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.