Gaur da iristekoa Madrilera Txileko poliziak maputxeen komunitate batean atxilotu zuen Iban Gartzia irundarra.
Atzoko babes elkarretaratzea, San Juan plazan.
Txileko maputxeen komunitatea ezagutzen ari zen Iban Gartzia irundarraren atxiloketa eta kanporatzea gaitzesteko, eta “errepresio inperialistaren kontra” elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean hamarnaka lagunek San Juan plazan, Askapenak deituta. Aurretik, asanblea informatiboa egin zuten Hazian gaiaren gaineko informazioa emateko herritarrei.
HITZAk jakin duenez, biharko (igandea) 07:00etan iritsiko da Gartzia Madrilgo aireportura.
Komunitate maputxe batekin zegoen Iban Gartzia irundarra atxilotu zuen Txileko poliziak, handik kanporatzeko asmoarekin.
Werken maputxeen komunikabideak jakinarazi duenez, Currarrehue herrian atxilotu dute, mapudungun (maputxeen hizkuntza) ikastaroa egiten ari zela. Hara joana zen otsailean maputxeekin egon eta ezagutzeko. Wallmapun, Kimche Mapu irrati komunitarioak kolaboratzen zuen.
Irratiak sare sozialetan zabaldu duenez, ez du inongo akusaziorik edo auzi irekirik, baina kolaborazio horregatik atxilotu dutela uste du. Maputxeen lur berreskurapenaren borrokan egiten du lan.