Egun bereziak izaten ari dira hauek Santiago auzoan, hilaren 25aren testuinguruan. Urteroko zita garrantzitsuenetakoa baitute: santiagoak. Astelehena egun handia izango da, baina asteburuan ere badaukate zer ospatua: danborrada, kirola, dantza, musika…
Santiagotarrak elkarteak ere 50. urteurrena ospatuko du jaien barruan.
Gaur
17:00: Aldapatik entzierro txikia
19:00: Danborradaren entsegua.
19:00: Aldapako nagusiekin danborradaren entsegua.
20:00: Buruhandiak.
20:00: Barbakoa.
22:30: Disko-festa.
Bihar
17:00: Aldapatik entzierro txikia.
17:00: Ibai eta zeharkaldien Espainiako txapelketa (Santiagotarrak antolatuta).
17:30: Mozorroen lehiaketa eta erakustaldia.
18:30: Kukaña.
18:30: Jotak.
19:00: Sardina jatea.
20:00: Buruhandiak.
20:00: Irungo Atsegiña txaranga.
20:30: Santiagotarrak club txapelketaren sari banaketa.
22:30: Berbena.
Etzi
09:00: 50. Bidasoaren Nazioarteko Jaitsieraren parte hartuko duten arraunlarien desfilea.
11:00: 50. Bidasoaren Nazioarteko Jaitsiera.
12:00: Break-dance erakustaldia.
12:30: Loren eskaintza eta meza, Junkal elizan.
19:00: Aldapako beterano eta haurren danborrada handia.
22:00: Correfoc, piroteknia erakustaldia.
23:00: Diskofesta.
Astelehena 25
08:00: Diana, auzoan zehar.
09:00: Irun Hiriko Bandako txistularien diana.
11:00-14:00: Poneyak.
12:00: Polkak, Triangelu plazan.
14:00: Auzo elkarte eta aginteentzako luntxa.
16:00-19:00: Poneyak.
17:00: Pala txapelketaren finala.
santiago auzoan, diana