Gora doa Hondarribiko aireportuaren trafikoa. Iazko ekainarekin alderatuz, %8,2 hazi da bidaiarien joan-etorria.
Hegazkin bat Hondarribiko aireportuan.
Iazko ekaineko datuekin alderatuz, %8,2an egin du gora Hondarribiko aireportuko bidaiarien joan-etorriak: orotara, 27.241 bidaiarik erabili dute Gipuzkoako aireportua, bai bertatik ateratzeko zein iristeko. Aireratze eta lur-hartze operazioak 700 izan dira, iazko ekainean baino %6,8 gehiago. AENAk emandako datuak dira horiek.
Urte osoko datuak ere baikorrak dira. Hala, 2015arekin alderatuz, 2016ko ekaina arteko erabiltzaileen igoera %4,6koa da, 132.142 erabili dute garraio azpiegitura; hegazkinen emaria gehiago hazi da urteko lehen erdian, %6,8 denera (3.386 hegazkin iritsi edo atera dira Hondarribitik).
Aireportuak urtean zehar Madril eta Bartzelonarekin ditu konexioak. Udan, Londreserako nahiz Palmarako hegaldiak hasiko dira, hilaren 22tik aurrera zehazki.