Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hamar urte oztoporik gabeko bainua hartzen

Ezintasunagatik, adinagatik edo beste arrazoiren batengatik mugikortasuna murriztuta duten pertsonek itsasoan sartzeko aukera izango dute hamargarrenez.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/07/12
Oztoporik gabeko bainua

Hamar urte bete ditu Oztoporik gabeko bainua programak

Ostegunean abiatuko da Oztoporik gabeko bainua programaren beste ekitaldi bat. Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioaren ekimena da, ondoan Kutxa Fundazioa, Hondarribiko Udala eta beste hainbat laguntzaile izan dituena. Pertsonaren mugikortasuna edonolakoa izanik ere, hondartza guztion esku jartzeko helburuarekin jaio zen, eta, hamar urte pasata, zaila da imajinatzea Hondarribiko hondartza programa hori gabe. Ezin daiteke esan orain artekoak bereziak izan ez direnik, baina aurten hamar urte beteko ditu programak eta, hori horrela, ospatu egin nahi izan dute, egindakoa balioan jartzeko. Ekitaldi xume baina hunkigarria egin dute gaur eguerdian Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean eta bertan izan dira, besteak beste, Igor Otaegi Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko egungo presidentea, Mikel Izagirre duela hamar urtekoa eta programaren sortzailea, Pepelu Mugika aurreneko zazpi urtetako koordinatzailea, Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkatea, eta programaren hamarkadan arduradun, laguntzaile, begirale eta erabiltzaile izandako pertsona asko. Ostegunetik eta irailaren 14ra bitarte, ezintasunagatik, adinagatik edo beste arrazoiren batengatik mugikortasuna murriztuta duten pertsonek hondartzako gainontzeko erabiltzaileek bezala itsasoan sartzeko aukera izango dute. Goizeko hamaiketatik arratsaldeko seietara eskaintzen da zerbitzua, eta gaurko ekitaldian Izagirrek nabarmendu duenez, zerbitzu integrala da: “gozatzeko aukera, uretara iristeko erraztasunak eta lan talde kualifikatua, hori guztia eskaintzen du Oztoporik gabeko bainua programak”. Etzi abiatuko da programaren hamargarren edizioa eta, azken urteotan bezala, mila pertsona ingururi erantzuna emango die. Hondarribiko alkateak zorionak eman die programa posible egiten dutenei, eta eskerrak herriari egin dioten ekarpenagatik: “Herriari pertsona gehiago ematen dio programak, eta hondartzari aniztasuna. Dudarik gabe, azken hamar urteetan gure hondartza aberastu egin du ekimenak”.
Oztoporik gabeko bainua 2

Programako sortzaile, arduradun, laguntzaile, begirale eta erabiltzaileak elkartu dira Itsas Etxean

Mina murriztu, mugikortasuna hobetu Ekitaldi hunkigarri batekin ospatu dute etzitik irailaren 14ra arte hamargarren urtez pertsona guztiek Hondarribiko hondartzan bainatzeko aukera izango dutela. “Gaurko irribarreak ikustea besterik ez dago merezi duela jakiteko”, adierazi du Itziar Igartua Kutxa Fundazioko ordezkariak. Ana Ortizena zen irribarre horietako bat, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak 2006an abiatutako programari esker bederatzi urtez itsasoan bainatzeko aukera izan du Ortizek, eta gaur eskerrak emateko aukera izan du: “Uretan bainatzeari esker nire minak murrizten dira, eta nire mugikortasuna hobetu. Programa hau gabe, ni bezalako pertsonek ezingo lukete bainatu edo hondartzaz gozatu”. Gainontzeko pertsonak bezala, ostegunetik berriro gozatuko du Ortizek Hondarribiko hondartzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.