Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hamarkada bat zestarekiko konpromisoa azalduz

Ostiralean hasiko da zesta punta denboraldia Jostaldi pilotalekuan. Aurten ere, kirola eta gastronomia bateginik azalduko dira.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/07/06
Zesta Punta Jai Alive

Hondarribiko pilota eskolako puntistetako batzuk egon dira aurkezpenean

Hamar urte beteko dira aurten Jostaldi pilotalekuan profesionalen zesta punta partidak antolatzen hasi zirenetik. Hamar urte zestarekiko konpromisoa berretsiz, eta urte batzuk jada kirola eta gastronomia formularekin hasi zirenetik. Arrakasta ikusita, aurten berriro errepikatuko dute formatua. Gaur aurkeztu dute 2016ko udako denboraldia udaletxean, eta bertan egon dira Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkatea, Mikel Egiguren puntista eta Jai Alive enpresako ordezkaria, eta Iñigo Salaberria Hondarribiko Pilota Eskolako presidentea. Haien atzean, pilotariz jantzita, eskolako dozena bat ume. Aurten hamargarrenez jasoko ditu Jostaldik profesionalen zesta punta partidak eta, alkateak nabarmendu duenez, zaila da egun imajinatzea zesta punta jaialdirik gabeko uda Hondarribian. Urtetik urtera jende kopuruak gora egiten duela erantzi zuen Sagarzazuk: “Iaz 5.000 pertsona hurbildu ziren goi mailako ikuskizunaz gozatzera”. 2015ean saldutako sarrera kopuruak erakusten du zesta punta eta gastronomia eskutik eramateko ideiak arrakasta izan duela. Egigurenen hitzetan, aurten ere ikuskizuna bermatuta dago udako ostiraletan, eta herriko jatetxeen ekarpena eskertu du: “Hondarribia Jai Alai World Tourreko plazetako bat izango da hamargarren urtez, eta horrez gain gastronomia mailan herriko jatetxerik onenak izango ditugu; ondorioz, ostiraletako plana oso interesgarria izango da”. Udako lehen txapelketa hori izango da, Jai Alai World Tourra, ostiral honetatik bertatik. Profesionalen partiden aurretik “amateur onenak” lehian ikusteko aukera izango da. Ostiralero 20:00etan hasiko dira jaialdiak, eta lehen eta bigarren partiden artean izango da gastronomia dastaketa. Alde soziala, ezinbestekoa Kirola eta gastronomia, goi mailakoa bata zein bestea, bi elementu horiek uztartu dituzte uda bukatu arte Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan programatuko dituzten zesta punta jaialdiak. Baina bi elementu horiek ezinbestekoa dute hirugarren bat, alde soziala. Izan ere, Hondarribiko Pilota Eskolako presidenteak gaurko aurkezpenean argi utzi duenez, “pilota eskolako aita, ama eta haurrek, bakoitzak ekarpena eginez, eskolako familiek egiten dute posible dena ongi ateratzea”. Gainera, kirolaren sustapenik gabe profesionalak ekartzea “logikarik ez lukeela” adierazi du Salaberriak. Horregatik, udako jarduerak eskolarentzat “urtean zehar materialik onena, teknifikazio onena” izateko balio duela gehitu du. Eta urte gutxi barru eskolatik sortutako puntista profesionalen bat izango duela iritzi du.

Jatetxe laguntzaileak

  • Hotel Jauregui eta Enbata jatetxea
  • Abarka
  • Txantxangorri
  • Alameda jatetxea
  • Batzokia
  • Hotel Atalaia
  • Laia Erretegia
  • Arroka Berri
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.