Donostiako Aquariumak Judas Arrietaren 'Blue symphony' erakusketa ireki du. Maiatzean kalean margotutako lanak bildu ditu hondarribiarrak.
Judas Arrieta artista hondarribiarrak
The Blue Symphony goiburuko erakusketa abiatu du Donostiko
Aquariumeko Nautilus aretoan. Arrietak itsas genero piktorikoaren berrikuspena planteatzen du erakusketa honekin, eta euskarri askotako lanak bildu ditu.
Hain zuzen ere,
maiatzaren 28an Santiago kalean margotutako lanak dira Arrietak Aquariumean erakutsiko dituenak. Tamaina desberdineko zenbait lientzo, JART Skateboards enpresak utzitako skate taulak eta Peta surf taula ekoizlearen beste bat, horiek ikus daitezke Nautilus aretoan.
Joan den astean inauguratu zuten eta irailaren 15a arte bisitatu daiteke egunero, 10:00etatik 19:00etara. Aquariumeko sarrera ordainduta bisitatu daiteke, baina abuztuko ostiral guztietan 11:00etatik 13:00etara doan sartzeko aukera izango da. Eta Arrietarekin berarekin bisitatu nahi duenak, uztailaren 24an izango du aukera, artistak gidatuko duen ikustaldian (11:00etatik 12:00etara).
Maiatzaren 28an atera zen kalera Arrieta, Aquariumerako lanak margotzera