Irungo erdialdera bueltatu dira berriro zinemak, abenduan Cinebox-Mendibil itxi ondotik.
Joan den ostiralean, uztailak 1, zabaldu zituzten Mendibil merkataritza zentroan berriro zinemak,
joan den abenduaren 27an Cineboxeko zinemak itxi ondotik. Cineboxek ematen zuen zerbitzu hori abendura arte, eta orain Ocine enpresa egin da zinemen kargu.
Txingudi merkataritza zentroa, ordea, Ocine zinemarik gabe geratu da, merkataritza zentro batetik bestera eraman dutelako.
Sei areto ireki dituzte, itxura berriarekin. Izan ere, enpresa berriak hainbat aldaketa egin ditu, batik bat teknologia berriak sartuz.
Ocine mendibil zinemen inaugurazio ekitaldia.