Mendibil zinemetako langileak sinadurak biltzen ari dira zinemak ez ixteko

Hilaren 30ean itxiko dituzte Cinebox Mendibil zinemak. Aurreikusitako betetzen bada, bederatzi langile geratuko dira kalean, zinemen kudeaketa beste enpresa batek hartzen ez badu.

Cinebox Mendibil itxiko dute abenduaren 30ean

Cinebox Mendibil itxiko dute abenduaren 30ean

Hilaren 30ean itxiko dituzte Cinebox Mendibil zinemak. Aurreikusitako betetzen bada, bederatzi langile geratuko dira kalean, zinemen kudeaketa beste enpresa batek hartzen ez badu. Orain, langileak sinadurak biltzen hasi dira, eta horien bitartez zinemen itxiera saihestu nahi dute. Horren bidez, langileen helburua da zinemen kargu hartzea administrazio publiko edo pribatu batek, langileen iritziz, garrantzitsua baita Irun erdialdean zinemak mantentzea. “Gainera, inguruko zinema bakarra da halako kokapen batean dagoena, eta hain zuzen, horrek egiten du Irunek duen kultur ondarearen zati bat ez galtzea”. Izan ere, langileek gogorarazi dutenez, Mendibil zinemek ordezkatu zuten, aurretik zegoen zinema, Avenida. Horregatik, Irungo historiaren parte direla uste dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.