'Las mujeres de Sepulveda' Irundik Granadara

Ignacio Zuloaga eta Manuel de Falla artistei buruz prestatu duten erakusketa baterako eraman dute koadroa.

Irungo Udalak Ignacio Zuloagaren Las mujeres de Sepulveda koadroa aldi baterako utzi dio Alhambra eta Generalifeko Patronatuari. Irungo udaletxeko areto nagusian egon da orain arte, eta Granadara (Espainia) eramango dute, Zuloaga eta Manuel de Falla artistei buruz prestatu duten erakusketa baterako. Zuloaga y Falla, la historia de una amistad erakusketa Granadako Arte Ederretako Museoan, Carlos V jauregian, egongo da ikusgai, irailaren 18ra arte. Erakusketa amaitzen denean, berriro bueltatuko da udaletxeko areto nagusira.
Zuloaga

Ignacio Zuloagaren Las mujeres de Sepulveda koadroa.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.