TASek salatu du Irunen drogen eraginpean lau emakume bortxatu dituztela.
19:30ean egingo dute kontzentrazioa, Zabaltzan.
Txingudi Anti Sexistak (TAS) deituta, indarkeria matxistari aurre egiteko elkarretaratzea egingo dute bihar (hilak 5, asteartea) Irungo Zabaltza plazan.
Zehazki, aurreko asteetan Irunen nahiz Ibarran izan ziren indarkeria kasuak salatzeko egingo dute elkarretaratzea. TASek esan duenez, Irunen lau emakume bortxatu zituzten eta Ibarran beste bi “beren borondatearen kontra eta drogaren menpe zeudela”.
Irungo eta Hondarribiko herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die TASek.