Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Itsasoari aparra ateratzeko prest

KAEren ligetan Oarsoaldeko eta Bidasoko lau traineru ari dira. Harrobia sortu, taldeak handitu eta postuari eutsi nahian ilusioz ibiliko dira lehian lau ontziak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Hondarribia
2016/07/01
Bidasoko eta Oarsoaldeko lau traineru ari dira KAEren ligetan.

Bidasoko eta Oarsoaldeko lau traineru ari dira KAEren ligetan.

Oarsoaldeko eta Bidasoko lau traineru ari dira KAE ligetan. KAE 1ean  Hondarribiko eta San Pedroko bigarren eskifaiak bete-betean ari dira jada. Hamabi estropada izango dituzte KAE1eko arraunlariek jokoan eta horietatik hiru egin dituzte, Bilbon, Hondarribian eta Getarian. Etzi izango dute hurrengo lehia, Bizkaiko uretan, Santurtzin zehazki,16:30ean. KAE2n beste bi ontzi ari dira, Oiartzungo Itsaslapurrak eta Hibaika. Aurreko asteburuan jokatu zuten lehen estropada biek, baina ez zen puntuagarria izan. Asteburu honetan hasiko dira puntuagarriak diren estropadekin eta bi zita dituzte, lehena bihar Lutxanan 16:30ean, eta bigarrena etzi Elantxoben, 12:00etan. Hondarribia B trainerua zortzigarren postuan da taulan, eta Aner Etxart entrenatzaileak balorazio positiboa egin du orain arteko estropadetaz, «ez gara hasi helburu jakin batekin. Kokatzea dugu lehentasuna, txanda batean egokitu eta gero, estropadaz estropada ikasten joatea aurtengo arerio berrietaz».
Hondarribia_KAE_Liga

Hondarribia KAE Liga. Josu Z.

Liga horretan kontrarioak gogorragoak direla (iaz igo zen Hondarribia KAE1 taldera), eta edozein akats txiki garesti ordaintzen dela esan du Etxartek. Taulako zortzigarren postuan «eroso eta gustura» sentitzen dira, «agian 6. postuan edo 10.ean izatea ez litzateke ez hobeagoa ezta okerragoa izango. Liga honetaz ikastea eta bertara egokitzea da helburua. Trantsizio urtea izango da aurtengoa». Helbururik gabe hasi ziren, baina Hondarribia Bko entrenatzaileak aitortu du emaitzak ikusita zehaztu dutela bat bederen, «postuari eustea eta bigarren txandan egotea estropada guztietan». Taularen erdialdean kokatzea dute, beraz, helburu, jaitsiera postuetatik urrun. Hondarribiarrak gustura eta gogotsu ari direla gaineratu du Etxartek, «kirolariak gara eta lehiatzen zaudenean beti nahi duzu zerbait gehiago. Ona da hori, gazteak dira arraunlariak, ilusioa eta anbizioa dute. Baina oso argi dugu horrekin batera zein den gure tokia eta gure helburua, zertarako gauden liga honetan». Harrobia egitea lehentasun
San_Pedro_KAE_Liga

San Pedro KAE Liga. Josu Z.

San Pedro B hamaikagarren da KAE1eko sailkapen taulan. Ramon Erostarbe entrenatzaileak argi du ligan duten helburua, «estropadaz estropada ikasten joatea. Bost jubenil ditut, eta oso pozik nago ni, baita beraiek ere. Badakigu zer egin behar dugun, harrobia, harrobia eta harrobia». Etziko Santurtziko estropadarako aldaketa handirik ez du espero emaitzetan Erostarbek, «kalearen arabera agian hobeto ibil gaitezke, baina uste dut antzeko emaitzak lortuko ditugula». Presarik gabe, poliki eraman nahi du erritmoa traineruan sanpedrotarrak, eta jaitsierako play-offari begira ere jarri da, «ea zein heltzen den». Egunero entrenatzea eta harrobia sortzea du helburua San Pedrok. Harrobia nahikoa dagoela, eta arraunak etorkizuna ziurtatua duela esan du, «horretan ari gara gu». Maila berreskuratu
Hikaika_KAE_Liga

Hikaika KAE Liga. Josu Z.

Errenteria-Oreretako Hibaikaren tripulazioak KAE2 Ligan zehar maila berreskuratzea izango du helburu. Errenteriarrek berriz ere taldea osatu behar izan dute aurten, aldaketa handiekin, Alexander Orena entrenatzaileak esan duenez, «lehengo urteko traineru erdiak baino gehiagok utzi egin du, eta jende berriarekin osatu behar izan dugu». Joan den urtetik hona atzera pausua egin duela ontziak, eta berriz ere lanean ari direla gaineratu du Orenak, maila berreskuratzeko. Hori da helburu nagusia, eta horretarako taularen erdialdean kokatu nahi dute Hibaikakoek, «bigarren txandan sartu nahiko genuke, ea aukera dugun. Bosgarren eta zortzigarren postuen artean kokatu, eta bigarren txanda horretan eroso ibiltzea ongi legoke». Iaz laugarrenarekin berdinduta amaitu zuten liga errenteriarrek, eta ohorezko txandan ere ibili ziren. Igoerako play-offari begira jarri ez badira ere, saiakera egingo dutela esan du Orenak, «ez dut uste iritsiko garenik, baina ilusioarekin ari gara. Hala ere, hankak lurrean izan behar ditugu, besteak fuerte dabiltzalako». Asteburuko bi estropadek arraunlariak kokatzeko balioko dutela gaineratu du, «finkatuko gaituzte, eta jakingo dugu norekin arituko garen lehian». Handitzen joatea helburu
Oiartzungo Itsaslapurrak KAE Liga. Josu Z.

Oiartzungo Itsaslapurrak KAE Liga. Josu Z.

KAE2n lehiatuko den Oarsoaldeko beste trainerua da Oiartzungo Itsaslapurrena. Rufo Urtizbereak entrenatzen ditu, eta argi du helburua, «hazten joatea apurka, tripulazio nahiko berria da gurea, eta handitzen joatea da lehentasuna. Gazteak dira eta esperientzia gutxikoak». Beraien kasuan talde guztia da berria, eta finkatu nahi dutela dio, nahiz eta inguruan, oiartzuarrek ligan emaitza onak lortzeko aukera handiak dituztela dion batek baino gehiagok. San Juanen laguntza izango dute oiartzuarrek, «instalazioak eta materiala beraiek utzi dizkigute, ni neu ere San Juangoa naiz, bertako klubeko entrenatzailea izan naiz San Miguel Ligan, laguntza eskatu ziguten eta orain Oiartzunen nabil, iaz emakumeen traineruarekin eta orain KAE2koekin». Aurreko asteburuko estropadan hirugarren sailkatu ziren Itsaslapurrak. Balorazio ona egin du. Oiartzuarrek denboraldi aurreko oso ona egin dutela  esan du Urtizbereak, eta horrenbestez, ohorezko txandan egoteko aukera handiak ikusten ditu entrenatzaileak, «hala ere nik arraunlariak finkatzea nahi dut, oinak lurrean izatea, askorentzat lehen aldia izango da arraun egingo dutena». Oiartzuarrei egin die deia Urtizbereak, herriko trainerua animatu eta babes dezaten, «arraunlarientzat oso garrantzitsua da hori».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.