Tsonga frantziarraren kontra galdu egin du Iñigo Cervantes hondarribiarrak.
Iñigo Cervantes.
Wimbledon teniseko grand slam txapelketatik kanpo gelditu berri da Iñigo Cervantes jokalari hondarribiarra. Gaur goizeko partidan Jo-Walter Tsonga frantziarra izan du aurrean, koadro nagusiko lehen kanporaketako partidan. Hiru setetan galdu du Cervantesek: 4-6, 6-7 (5-7 tie break-ean) eta 4-6.
Kontuan hartuta Tsonga ATP rankinean hamabigarren dagoela (75.ena da Cervantes), partida ona egin du hondarribiarrak, pilota guztiak borrokatu ditu. Bigarren seta tie break-ena galdu ondoren, ordea, moralez apalago ibili da, eta frantziarrak aurrera egin du Wimbledonen.