Ortzadarra jarriko dute bihar udaletxeko balkoian

Sexu Askatasunaren Nazioarteko Egunari begira EH Bilduk aurkeztutako adierazpena onartu du Hondarribiko Udalak. Gaur argazkia egingo du koalizioak.

Ortzadarraren banderarekin argazkia egingo du gaur Hondarribiko EH Bilduk, bihar ospatuko den Sexu Askatasunaren Nazioarteko Egunari begira. Muaran elkartuko dira, 20:00etan, argazkia egiteko. Joan den ostegunean koalizio independentistak aurkeztutako Aniztasun eta Identidade Sexualen aldeko adierazpena onartu zuen Hondarribiko Udalak ekaineko ohiko plenoan, eta bihar, asteartearekin, ortzadarra jarriko dute udaletxeko balkoian. Irakurri onartutako adierazpena
Ortzadarra

Sexu askatasunaren aldeko ekintza, Errenteria-Oreretan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.