Irunen Elkarrekin Ahal Dugu irabazle, Hondarribian EAJ
Irunen Elkarrekin Ahal Dugu irabazle, Hondarribian EAJ. Abenduaren 20ko argazkia errepikatu egin da Bidasoan, PPren eta PSOEren igoerekin.
Abenduaren 20ko emaitzak, irabazleetan eta alderdien hurrenkeran behintzat, errepikatu egin dira Bidasoan. Irunen Elkarrekin Ahal Dugu-k irabazi du, eta Hondarribian EAJk. Baina badaude hainbat ñabardura. Irunen, esaterako, iazko abenduan Ahal Duguren eta Ezker Batuaren botuak gehituta, 11.755 izan ziren orotara. Elkarrekin Ahal Dugu-k 10.036 lortu ditu. Gainera, PSOE eta PP alderdiek gora egin dute, Oarsoaldeko beste herrietan gertatu denaren kontra; ez dira asko igo, baina boto gehiago lortu dituzte abendutik. EAJk eta EH Bilduk botoetan behera egin dute iazko abenduko hauteskundeen datuei kasu eginez gero. Hondarribian berriz ere EAJk irabazi du, baina Elkarrekin Ahal Dugu-ri 136 boto soilik atera dizkio. Hala, EAJk eta EH Bilduk botoetan behera egin duten bitartean, PSOEk eta PPk botoen kopurua handitu dute, Irunen bezala. Jarraian, Irungo eta Hondarribiko emaitzak, zehatz, herrien izenean klikatuta.