Gaurko hauteskundeak: momentuz, parte hartze txikiagoa, eta normaltasuna
Parte hartze txikiagoa, eta normaltasuna gaur Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan
Espainiako Gorteetarako hauteskundeen bigarren ekitaldia sei hilabetean gaur, eta abenduaren 20an baino parte hartze txikiagoa izaten ari da Gipuzkoan: iazko hauteskundeetan baino bost puntu baxuagoa. Hala, iazko bozetan %39,71koa izan zen parte hartzea lehen neurraldian (14:30ean), eta gaur, berriz %34koa da. Parte hartzea lasaia bada, giroa ere bai. Bidasoko hautes mahaietan normaltasunez ari dira botoa ematen herritarrak, eta ez da aparteko gertakaririk izan. Iazko abenduaren 20ko hauteskundeetan Irunen Ahal Duguk irabazi zuen, eta Hondarribian EAJk. Bidasoan, orotara, 59.836 herritarrek dute botoa emateko aukera. 2015eko abenduaren 20ko emaitzak: