Irunen 4.000 botoko aldea atera dio Podemosek PSE-EEri. Hondarribian bigarren alderdia izan da Pablo Iglesiasena.

Herritarrak, gaur, botoa emateko zain
[2015eko abenduaren 20ko emaitzak]
Iraultza Irunen. Hamarkadak badira hauteskundeak joan eta etorri PSE-EEk irabazi zituela beti Irunen hauteskundeak. Gaur ez da horrela izan. Ahal Dugu-Podemosek nabarmen, oso nabarmen irabazi ditu hirian hauteskundeak, PSE-EEri 4.000 botoko aldea ateraz.
Hondarribian, berriz, EAJk irabazi ditu hauteskundeak, baina oso indartsu agertu da Podemos-Ahal Dugu. Udaletxean, adibidez, ordezkaritzarik ez duen alderdiak, bigarren postua lortu du.
Jarraian, herri bakoitzaren webgunean, emaitza zehatzak: