Errespetua eskatu du Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak

Festa eskubideak ez duela atsedenerako eskubidea urratu behar esan du auzo elkarteak.

Sanmartzialetako “zirrara eta pozera” batu arren, jaien bilgune izatearen ondorioak jasaten dituzte alde zaharreko bizilagunek. Horregatik, Alde Zaharra San Juan auzo elkarteak “atsedenarekiko errespetua eta gizalegea” eskatu ditu. Bizilagunentzat kaleak jendez eta jardueraz ikustea poz arrazoia dela esan du, “baina festa eskubideak ez du bizilagunek atsedenerako duguna urratu beharrek, ezta gure atari, kale eta plazen egoera okertu beharrik ere”. Saihesteko adibide gisa aipatu ditu kaleko zikinkeriak, atari izkinetan pixa egitea, pintaketak, borrokak, soinuak… urdanibia.azoka  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.