Biriatutik Hernaniraino (gutxienez) kolapsoa dago AP-8 autobidean. Gaur bereziki latza izaten ari da autobide horretan bidea egitea. Bigarren mailako errepideak ere bete-bete daude.
Auto ilara, AP-8ko Errenteriako tunelean (hiru bidekoa da)
Gaur (ekainak 21, asteartea), bereziki
jardunaldi latza izaten ari da Oarso Bidasoko errepideetan. Goizetik ibilgailu ilarak ari dira sortzen Biriatuko ordainlekutik, Baionarako noranzko errepidean. Arratsaldeko 16:00ak zirenean, 18 kilometroraino iritsi dira auto ilarak.
Goiko argazkia Ramon Emazabel irakurleak bidali du HITZAra. AP-8 autobidekoa da, Errenteria-Oreretako tunelen inguruan ateratakoa (Zamalbide ingurukoan). Autobidearen hiru bideak kolapsatuta daude.
Hori bakarrik ez. Bigarren mailako errepideak ere (nazionalak esaterako) betetzen ari dira autoz, edukieraren mugan daude, batez ere Oiartzundik Irunerako bidean.