Hazian sanmartzialak egunero ospatuko dituzte

Batik bat bazkariak eta afariak eskainiko dituzte, baina denak jai giro ederrean ospatuko dituzte.

Sanmartzialak Hazian ere ospatuko dituzte, eta asteazken honetatik hasi eta uztailaren 1era arteko egitaraua prestatu dute. Batik bat bazkariak eta afariak izango dira, baina denak jai giro ederrean ospatuko dituzte. Hilaren 26an hauteskundeak presente izango dituzte, eta 30ean, berriz, Alardea. Eskerrak eman dizkiete Haziatik duela hogei urtea pausoa eman zuten emakumeei.

Egitaraua

Hilak 23, osteguna
  • 19:30-21:30: Afari meriendak.
  • Ondoren: Denok kartzelaren erreketara, eta buelta jai giroa, goizaldera arte.
Hilak 24, ostirala
  • 19:00-21:00: Pintxo pote berezia. Edariak ordainduta, eta pintxoak doan.
  • Ondoren: Afariak.
  • Segidan: Jai giroa Xufi DJarekin.
Hilak 25, larunbata
  • Gauean: Afariak.
  • Ondoren: Jai giroa
Hilak 26, igandea
  • Egun osoan zehar: Zarimutzak
  • Eguerdian: Bazkariak.
  • Hauteskunde emaitzen zenbaketa
  • Ondoren: Luntxa
Hilak 28, asteartea
  • Gauean: Afariak
Hilak 29, asteazkena
  • 19:00-21:00: Afari meriendak
Hilak 30, osteguna
  • Eguerdian: Bazkari berezia
  • Ondoren: Jai giroa
Uztailak 1, ostirala
  • Eguerdian: Bazkariak
  • Iluntzean: Agur musikala.
hazia elkartea

hazia elkartea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.