Drogen eraginpeko lau sexu eraso izan dira asteburuan Bidasoan

Antxetamedia.info-k argitaratu duenez, 'Burundanga' izeneko droga baliatu dute sexu erasoak egiteko.

Bidasoa ospitalea

Bidasoa ospitalea. (Argazkia: Osakidetza)

Antxetamedia.info-k argitaratu duenez, drogak baliatuta lau sexu eraso izan dira asteburuan Bidasoan. Drogen eraginpean sexu erasoak jasan dituzten lau biktima artatu dituzte asteburuan Bidasoko Ospitalean. Antza, Burundanga izeneko droga erabili dute biktimak drogaren eraginpean jarri, eta sexu erasoak egiteko. Bilgune Feministako kideen erreakzioa bildu du aldi berean Antxetamedia.info-k, Antxeta Irratirako Aitor Errazkin kazetariak bildu dituen adierazpenetan. HITZA Bidasoko Ospitaleko arduradunekin nahiz Ertzaintzarekin jarri da harremanetan eraso horien berri gehiago izateko. Erasoak izan direnik ez dute baieztatu bi iturri horietatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.