Zarauzko taldea da, eta funk rock doinuak lantzen ditu.
Zarauzko talde batek, The Nephews Band, irabazi du Musikirun maketa lehiaketa. 249 boto jaso ditu. Horri esker, bost kantu grabatuko dituzte CD batean, kalitate maila altuarekin. Funk rock doinuak lantzen dituzte zarauztarrek.
Atzetik geratu dira, Ehta Gente Granadako rock taldea, eta Xpresidentex Madrilgo rap-metal punk taldea, hurrenez hurren. Bigarrenek bost kantuen grabazioa irabazi dute, eta hirugarrenek singlearena.
Gaztea Saria ere The Nephews Bandek lortu dute. Kasu horretan, webgunean jasotako botoei esker. Musika materialean 400 euroko saria eraman dute.
Joan den larunbatean kontzertu bana eskaini zuten Urdanibia plazan, maketa lehiaketako finalistek.

The Nephews Bandek irabazi du Musikirun maketa lehiaketa.