San Juanek irabazi du Txingudiko Bandera

Azken aurrenak izan ziren Hondarribiko neskak beren estreinaldian.

Hondarribia Hondarribiko emakumeen traineruak atzo jokatu zuen lehen estropada. Estreinaldian txukun aritu ziren emakumeak, eta azken aurrenak helmugaratu ziren. San Juanek irabazi du arraun denboraldiko lehen bandera, erlojupean. Guztira, bederatzi traineru lehiatu ziren atzo Hondarribian. Bigarren Orio helmugaratu zen, sei segundora, eta Hibaika hirugarren, zortzi segundora. Atzokoa Gipuzkoako Ligaren barruan lehiatuko dituzten hamalau estropadetatik lehena izan zen. Hurrengoa, larunbatean jokatuko da, Donibanen, 18:00etatik aurrera, I. Iberdrola Banderarekin batera. Sailkapena
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.