12.000 edalontzi egongo dira eskuragarri txosnetan, 0,50 euroren truke.
Txosnetako edalontziak
Aurten lehen aldiz, edalontzi berrerabilgarriak eskainiko dituzte txosnetan, sanmartzialetan. Guztira, 12.000 egongo dira, eta pertsonalizatuta:
Gora Irungo Jaiak! San Martzial garbiak! leloa eramango baitute.
Urdanibia plazan egongo diren sei txosnetan aurkitu ahal izango dira edalontziak, eta bakoitzak 0,50 euro kostako du. Asmoa da behin eskuartean izanda, berrerabiltzea jaietan zehar bai txosnetan baita tabernetan ere.
Horrez gain, 2.000 soka ere banatuko dituzte, edalontzia gainean eraman nahi dutenentzat.
Txosnak asteazkenean irekiko dituzte, eta uztailaren 1era arte egongo dira zabalik.
Sei talde hauei egokitu zaie: Ramuntxo Trinkete Klub, Pausu Media elkartea, Santiagotarrak, Mondragon Unibertsitatea, Emakume eta Zinea eta Elatzeta kultur elkartea.