Errefuxiatuen aldeko kanpainan laguntza eman duten guztiei ekitaldira joateko gonbidapena luzatu diete.

Leire Miguez Emekiko presidentea eta Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, aurkezpenean.
Errefuxiatuen aldeko ekarpena egin duten guztiei eskerrak adierazi nahi dizkie Emekik, eta horretarako ekitaldi bat antolatu dute. Asteazkenean izango da, 19:00etatik aurrera, auditoriumean.
Gaur goizean aurkeztu dute ekitaldia, Emekiko presidente
Leire Miguezek eta Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Arantxa Berrotaranek, Emekiren egoitzan. Esan dutenez, etzi aurkeztuko duten ekitaldian, Greziara, Katsikaseko errefuxiatuen kanpalekura arropa eramateko kanpainari buruzko guztiak kontatuko dituzte, sorreratik bukaerara.
Miguezek adierazi duenez, herritarrei erakutsi nahi diete emandako laguntza hara iritsi dela eta banatu egin dela, eta horretarako baliatuko dute, besteak beste, etziko ekitaldia.
Argazki erakusketa
Kontakizuna laguntzeko ikus-entzuneko bat egongo da, baita
HITZA-k Katsikasen bertan egindako argazkien erakusketa.
Horrez gain, arropa banatzera Greziara joan ziren boluntarioek beren esperientziaren berri emango dute, eta haien ahotik, errefuxiatuen egoeraren berri sakonago ezagutzeko aukera izango dela nabarmendu du Berrotaranek.