200 musika ikasle taularatuko dira Urdanibia plazan
Ikasle gazte nahiz helduek parte hartuko dute, eta abesti ezagunak interpretatuko dituzte.
Musikaren Nazioarteko Eguna da, eta bihar, hilak 21, Skola Musik akademiako ikasleek kontzertua emango dute Urdanibia plazan, 17:00etatik aurrera. Guztira, 200 ikaslek parte hartuko dute.
Ikasle gazte nahiz helduek parte hartuko dute, eta abesti ezagunak interpretatuko dituzte, hainbat estilotakoak: pop, folk, rock, elektro, heavy… Erabiliko dituzten musika tresnak ere askotarikoak izango dira: pianoa, teklatua, txalaparta…