Transpyr BTT lasterketaren azken etaparen bukaera jasoko du herriak. 15:00ak aldera iritsiko dira lasterkariak hondartza inguruko helmugara.
Transpyr bihar iritsiko da Hondarribira.
Pirinioak alde batetik bestera zeharkatu ondoren, Gironako Roses herritik abiatuta, bihar bukatuko da
Transpyr BTT bizikleta lasterketa Hondarribian, hondartza inguruan egongo den helmugan. Zazpi etapa egin ondoren iritsiko da herrira kirol proba: igandean abiatu ziren Gironatik.
Lehen sailkatuak 15:00ak inguruan iritsiko dira Hondarribiko azken helmugara. Orotara, 400 parte hartzaile abiatu ziren igandean Katalunia aldetik.
Aurreko etapak Camprodon-en, La Seu d’Urgell-en, El Pont de Suert-en, Ainsan, Jacan, eta Orreagan bukatu dituzte. Hortaz, Nafarroako herri horretatik abiatu eta herrira iritsiko dira BTT txirrindulariak bihar.