Hondarribia Erdi Aroko Pintxo Txapelketan ordezkatuko duen establezimendua Kai Zaharra da, Iosu Carrion egindako pintxoari esker.
Kai Zaharrako Iosu Carrion (erdian), beste partaideekin eta udal ordezkariekin.
Urrian egingo dute Toledoko (Espainia) Consuegra herrian Erdi Aroko Pintxo Txapelketa. Hondarribiko ordezkaria izendatzeko hilaren 3tik 15era herriko txapelketa egin dute: horren irabazle Kai Zaharra tabernako Iosu Carrion izan da, hortaz, hark ordezkatuko du herria urriko txapelketa horretan. Gaur eman dituzte sariak udaletxean.
Ostra de bacalao izeneko pintxoarekin irabazi du lehia, hortaz, hura aurkeztuko du ere txapelketara.
Iñaki Berges epaimahaiko kideak esan du lanak izan dituztela irabazlea aukeratzeko, “maila handiko txapelketa izan da. Oso pintxo landuak izan dira. Zorionak Iosuri eta parte hartu duten guztiei ere”.
Juan Mari Altuna alkateordeak, bere aldetik, epaimahaikideak eta sukaldariak zoriondu ditu, “guztiek egin duzuen lana eta dedikazioagatik”. Altuna ziur agertu da Kai Zaharrako Carrionek lan ona egingo duela Toledoko txapelketan.