Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jaso, eraman, banatu, itzuli... eta kontatu

Emeki elkartearen arropa bilketaren kontakizuna egingo dute asteazken arratsaldean Itsas Etxea Auditoriumean. Hondarribitik Greziara joandako boluntarioek errefuxiatuen partetik eskertza egingo diote herriari.

A. Perez-karkamo
Hondarribia
2016/06/17
Hilaren 22rako jarri dute hitzordua, asteazkena da. Egun horretan egingo dute abenturaren kontakizuna herrian, Hondarribitik Greziara kanpainan bizitutakoak herritarrekin konpartitzeko unea iritsi da. Emeki emakumeen elkarteak abiatu zuen martxoan errefuxiatuentzako arropa bilketa, eta hasieratik jakinarazi zuen gerora kontakizuna egin beharko zela. Horregatik, udalaren laguntzaz, esker emate ekitaldia ari dira prestatzen, eta Itsas Etxea Auditoriumeko harmailak bete nahi dituzte. Emekik boluntarioen lana eskertu nahi du, eta boluntarioek, errefuxiatuen izenean, erakutsiriko elkartasuna eskertu nahi diote herriari. Itsas Etxea Auditoriumak jasoko du kanpaina ixteko ekitaldia. Heldu den astelehenean prentsaurrekoa emango dute Emekik eta udalak, eta bertan azalduko dituzte asteazkeneko ekitaldiaren gaineko xehetasunak, baina zalantzarik gabe, ekitaldiko tarte nagusia boluntarioen parte hartzea izango da. Katsikaseko errefuxiatuen kanpalekuan arropa banatu zutenekoa partekatuko dute, hitzez eta argazkiz. Denetik egin dute Maiatzaren 2an iritsi ziren kamioiak Katsikasera, goizez. Egun horretan atera ziren sei emakumeak Loiutik. «Hondarribian bildutakoa iritsi eta ondo banatzen zela bermatzera joan ginen Greziara», adierazi du Izaskun Eizagirrek, eta muturreraino eraman zuten, arropa familien artean eskuz esku banatzeraino. Beste kanpalekuetan ere banatu da Hondarribian bildutako materiala eta beharra duten greziarrei ere iritsi zaie, Katsikas herritik zazpi kilometrora dagoen Ioannina hiriko zenbait auzoetan antolatutako ekintzen bidez. Arropa banatu zuten, baina hori bakarrik ez, gauza gehiago egin zuten Katsikaseko bost egunetan. Boluntarioen biltegia txukundu, azpiegiturak eraikitzen lagundu, jaioberriak bainatu, haurrei zorriak kendu, beraiekin jolastu, scooby-doo eskumuturrekoak egiten irakatsi… «ia denetarik egin genuen Katsikasen», erantsi du Eizagirrek. Inoiz ere ahaztuko ez duten esperientzia izan zen hondarribiarrentzat. Gipuzkoan nahi dituzte Bost egun egin zituzten boluntarioek Katsikasen. Errefuxiatuekin harreman handia izan zuten, eta haien dramarekin ukituta bueltatu ziren. «Esperientzia oso gogorra izan da eta ukituta itzuli gara —esan du Marije Zapirainek—, ezin ditugu han utzi, abandonatuta». Horregatik, bueltan, zerbait gehiago egitea erabaki zuten. Batetik, material gehiago biltzen ari dira, eta aste honetan bertan beste kamioi txiki bat bidali dute zenbait altzarirekin: «Bidalketak egiten jarraitu nahi dugu», adierazi du Maite Garciak. Los Olvidados erakundearen bitartez hilero trailer bat aterako da Madrildik Katsikaserantz, eta aldiro zerbait bidaltzea espero dute hondarribiarrek. Une honetan ludoteka, liburutegia eta joste tailerra prestatzen ari dira boluntarioak Katsikasko kanpalekuan, eta zerbitzu horietarako materiala bildu nahi dute hurrengo asteetan. Baina hori ez da orain duten borroka bakarra. Herenegun, Gipuzkoako Batzar Nagusietan agerraldia egin zuten Hondarribiko boluntarioek. Gipuzkoara etorri behar duten errefuxiatuen gaia lantzeko ponentzia sortu dute erakunde horretan, eta bertan euren esperientzia kontatu zuten sei emakumeek eta Grezian egon zen Hitzako kazetariak, argazkiez lagunduta. Harrera ezin hobea jaso zuten. Maribel Vaquero Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendariak eskerrak eman zizkien egindako lanagatik, eta «albistegietan ikusten ditugun errefuxiatuak beste modu batera» erakusteagatik: «Gertu-gertutik sentitu ditugu, aurpegia jarri diezue, bertaratu dituzue». Abentura desberdina izan da Hondarribitik Greziarainokoa, eta herenegungo aurkezpena ere ezohikoa izan zen. «Katsikasetik indartsu itzuli gara, errefuxiatuek energia eman digute», aitortu zuen Zapirainek. Batzar Nagusietan ausart jokatu zuten. Katsikasen muturreko egoerak bizi dituzten hamabost familien zerrenda aurkeztu zuten, azken asteetan bildutako dokumentazioarekin batera: pasaporteak, Greziako sartze agiriak, txosten medikuak, argazkiak…: «Jende zoragarria da, haien herrialdera itzultzeko aukera eduki arte Gipuzkoara etorri nahi dute. Baina denbora agortzen ari zaie». Herrialdera ekartzeko eskaera jarri zuten mahaiaren gainean hondarribiarrek, eta ordezkari politikoen arreta piztea lortu zuten. Arropa bildu, eraman, banatu eta kontatu. Hori zen helburua Emeki elkarteak arropa bilketa abiatu zuenean. Baina asmo hori dagoeneko labur geratu zaie, gehiago nahi dute. Zirkulua ixteko beste urrats bat eman nahi dute, gaixo larriak dituzten Katsikaseko familientzat errefuxiatu estatusak lortu. Berandu baino lehen nahi dituzte gure artean, eta beharrezkoa balitz, haien bila joateko prest daude.
Emeki

Emekik Hondarribitik Greziara egindako bidaia solidarioaren berri emango du. (Ilustrazioa: Isabel Mancebo Balda)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.