San Juan suan ezustekoak saihesteko

Udaltzaingoak hainbat gomendio egin ditu, eta baimenik gabe ezingo dela surik piztu gogorarazi du.

Astebete falta da San Juan sua pizteko, eta ezustekorik ez gertatzeko Udaltzaingoak hainbat gomendio egin ditu. Lehenik eta behin, baimenik gabe ezingo dela surik piztu gogorarazi du. Sutea egiteko aukera badago, hondar geruza bat jartzeko, auto eta fatxadetatik urrun egotea (20 metrotik gora) eta linea elektrikoen azpian ez egoteko eskatu du. Erregairik edo aerosolik ere dela bota behar esan du, ezta neumatiko edo kautxoz egindako beste ezer ere. Altzari eta etxetresna elektrikoak ere sutatik salbu. Behin sua eginda dagoela zaintzeko deia egin du Udaltzaingoak, eguraldiari begiratzea, eta gero, itzaltzerakoan ondo itzali dela ziurtatzea. Norbaitek sua egin nahiko balu, baimena eskatu behar dute HAZ zerbitzuaren bidez. Sua non egin nahi den zehaztu beharko da.
san juan sua

san juan sua

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.