Gaur egungo sexualitateari buruzko ikuspegiaren eta erromatarrek zutenaren arteko lotura izan nahi du Oiasso museoak aurkeztu duen erakusketa berriak:
Sexua erromatarren garaian. Gaur inauguratuko dute, 18:00etatik aurrera.
Zehazki, Errepublika garaitik IV. mendera arteko artelanak bilduko dituzte, guztiak sexuarekin harremana dutenak: senar-emazteen arteko sexua, sexua praktikatzeko moduak, ezkontzaz kanpoko harremanak, sedukzioaren artea, jainko-jainkosen sexualitatea…
Erromatarren garaiko bizitza sexuala ondo ezagutzen dela esan dute Oiasso museotik, lekukotasunari esker: “Testuak, irudikapen bisualak edo mota desberdinetako objektuak, arkitekturan integratuak kontserbatzen direnak eta, bereziki, museoetan daudenak”.
Museoak aurreratu duenez, bisitaria harritu egingo dute iraganeko gauza batzuek, beste batzuek gaurko ikuspegiarekin zerikusirik ez daukatela ikusiko dute, baina beste batzuk oso antzekoak direla.
Erakusketa helduei zuzenduta dago.
‘Sexua erromatar garaian’ erakusketa