Enpresa berria martxan jartzeko bultzada

Bidasoa Bizirik-ek hogei ekintzaileentzako laguntzak bideratuko ditu.

Lanbidek diru laguntza programa bat abiatu du ekintzaileentzat. Horiek eskualdean, Bidasoa Bizirik-ek bideratuko ditu. Ideia edo jarduera enpresariala garatu nahi duten hogei ekintzailek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, eta 18-30 urtekoek eta emakumeek bitarteko gehiago izango dituzte. Ideia enpresariala garatzeko 1.000 euroko laguntza emango dute, eta jarduera enpresariala garatzeko %15. Bi kasuetan 18-30 urte artekoa baldin bada eskatzailea %15 handituko da kopurua; eta emakumea baldin bada, beste %15. Asteazken honetan, hilak 15, bilera bat egingo dute laguntzen gainean eta eskatzaileek derrigorrez azaldu beharko dute. 13:30ean izango da, Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu Departamenduko bulegoan (Mirarietako Ama Birjina kalea, z/g). Informazio gehiago: 943 63 39 37 telefono zenbakian edota lgallo[abildua]bidasoa-activa.com edota jgomez[abildua]bidasoa-activa.com.
ekintzailetza

18-30 urtekoek eta emakumeek aukera gehiago izango dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.