Uztailerako Martindozeneak eta Kateako eta Lapitzeko Haur Txokoek egitarau zabala prestatu dute.
Uda programa aurkeztu dute gaur.
Haur Txokoek eta Martindozenea Gaztelekuak udaran eskainiko dituzten jardueren berri eman du gaur Josune Gomez Gazteriako ordezkariak. Uztailerako Martindozeneak eta Kateako eta Lapitzeko Haur Txokoek egitarau zabala prestatu dute. Lehenengoak, 13 urtetik gorakoei zuzendutako ekintzak prestatu ditu Uda Gazte programaren barruan, eta haur txokoek, berriz, 4 eta 11 urte bitarteko haurrei begirakoak Ludo Uda programaren barruan.
Ludo Udan zein Uda Gazten urte guztian aritzen diren haur eta gazteek lehentasuna izango dute izena emateko garaian, baina adin horietako guztiek dute izena emateko aukera. Ludo Udan jolasa natolatuak, sormen tailerrak eta irteerak egingo dituzte. Uda Gazten berriz, jaiball, Bidasoatik behera, Zugarramurdiko sorginen museoa eta paddle surfa egiteko aukera izango dute parte hartzaileek.
Izena emateko epea hilaren 13an (astelehena) zabalduko dute eta
Gaztelekuaren web orrialdean edo SAC bitartez egin beharko dute interesdunek. Informazio guztia
udalaren webgunean bildu dute.
10.06.2016 UDA PROGRAMA 2016