Bizikleta Festa ekitaldiz beteta dator, tartean Juanma Garate VII. Zikloturista Martxa dagoela.
Iazko martxaren irudia.
Asteburua bi gurpilen gainekoa izango da Irunen. Bizikleta Festa egingo dute larunbat eta igandean, horren inguruan hainbat jarduera egingo dituztela, tartean, igandeko Juanma Garate VII. Zikloturista Martxa.
Igandeko martxa 08:00etan abiatuko da San Juan plazatik, eta 132 kilometro egin ondoren bertan bukatuko da. Nafarroan egingo dituzte partaideek kilometro gehienak, baina Aritxulegitik Oiartzunera sartu, eta azken zatia handik Irunera egingo dute txirrindulariek.
Irungo Txirrindulari Elkarteak antolatu du aurten ere proba.
Bertan izena emateko aukera larunbata bukatu arte dago,
Kirolprobak plataformaren webgunearen bitartez. Federatuek 23 euro ordaindu behar dituzte, eta ez direnek 30. 500 plazatan jarri dute muga.
Zikloturista martxa bi gurpilekin lotutako asteburu oso baten beste osagai bat da. Honakoa da Bizikleta Festaren egitarau osoa (San Juan plazako gunean egingo dituzte ekitaldiak):
Hilak 11, larunbata
- 16:00etan, San Juan plazako gunea zabalduko dute.
- 16:00etan, haurrentzako jarduerak hasiko dira.
- 16:30-22:00, ciclo indoor jarduera.
- 19:00-21:00, spinning herrikoia (bi sesio).
- 21:30-23:00, bakarrizketa saioak.
Hilak 12, igandea
- 08:00etan, San Juan plazatik abiatuko da Juanma Garate VII. Zikloturista Martxa.
- 10:00-15:30, Igande Sasoiren barruko jarduerak: bizikletentzako zirkuitua, patinak, postuak eta bestelakoak.
- 12:30-14:00, zikloturista martxako partaideak helmugara iritsiko dira.