Bidegorria luzatzeko ideien bila, Alde Zaharrera

Abotsanitzek bilera irekia antolatu du Kultur Etxean. Aurreko astean Amute-Kostako eta Mendeluko auzotarrekin elkartu ziren.

Abotsanitzek antolatuta bilera irekia egingo dute gaur Alde Zaharrean, Txirrin txirrin, bidegorria egin kanpaina informatiboaren barruan. Hondarribiko bidegorri sarea Iruneraino nola luzatu aztertu nahi du Abotsanitzek, eta zenbait bilera egiten ari da herritarrekin ideiak biltzeko. Batez ere, Amute-Mendeluko enbutuari soluzioa eman nahi diote. Kultur Etxeko 103 aretoan izango da gaurko bilera, 19:00etan hasita.
Txirri txirrin, bidegorria egin

Hilaren 18an bizikleta martxa egingo dute, Txirrin txirrin, bidegorria egin kanpaina ixteko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.