Fernando Boleak ez du Bidasoan jarraituko. Hari kontratua ez luzatzea erabaki du Irungo eskubaloi taldearen zuzendaritza batzordeak.
Fernando Bolea.
Ezusteko albistea. CD Bidasoa eskubaloi taldearen zuzendaritza batzordeak erabaki du Fernando Boleari kontratua ez berritzea Bidasoa-Irunen lehen taldeko entrenatzaile bezala. Batzordeak jakinarazi duenez, datozen egunetan prentsa agerraldia egingo dute erabakiaren gaineko xehetasun gehiago emateko. Albistea prentsa ohar bidez eman du zuzendaritzak.
Taldeak Boleak entrenatzaile modura egin dituen lau urteetan egindako lana eskertu du, “eta bere etorkizun pertsonal eta profesionalean onena opa diogu. Eskerrik asko, Fernando”.