Elkarrekin jaiaren barruan egun osoko egitaraua antolatu dute. 14:30ean izango da herri bazkaria, Santiagoko pilotalekuan.
Iazko jaiko herri bazkaria.
Alarde publikoaren aldeko jaia egingo dute larunbatean Irunen, Elkarrekin. Egun osoko jaia da, eta egunaren helburua da, antolatzaileek adierazi dutenez, “denek batera ondo pasatzea”.
Iaz egin zuten Elkarrekin lehenengoz: “Emakume eta gizonen arteko berdintasuna ere aldarrikatu nahi dugu, bai ekainaren 30ean baita urteko gainerako egunetan ere, eta gure hirian bizi den diskriminazio egoera salatu nahi dugu”. Irabazi asmorik gabeko festa da, lortzen den dirua jaiak sortzen dituen gastuak ordaintzeko da, ez alarde parekidea finantzatzeko, “alardea publikoa delako”.
Egun betea da, hainbat ekitaldirekin. Honakoa da egitarau zehatza:
- 12:30ean, trikipoteoa Moskutik abiatuta.
- 14:30ean, herri bazkaria Santiagoko pilotalekuan. Bertarako txartelak Hazian eta Sunbillan daude salgai, hilaren 8ra arte (asteazkena), 20 euroan. Zapi granatea jasoko dute txartela hartzen dutenek. Menu begetarianoa badago.
- 17:00etan, olinpiadak. Taldeek izena Elkarrekin-en Facebook atarian eman behar dute.
- 19:00etan, txarangaren irteera.
- 20:30ean, karaokea El Portu tabernan.