Patxi Moreno, Ander Tafall, Jokin Etxaniz eta Haritz Seinek iazko hirugarren postua berdindu dute aurten.
Marlaxkako laukotea, hirugarren sailkatuaren koparekin
Haurren Mailako Euskadiko Taldekako Xake Txapelketan hirugarren postua lortu dute Hondarribiko Marlaxka taldeak. Larunbatean egin zuten Bilboko Txurdinaga kiroldegian, Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barruan. Donostiko Gros taldearentzat izan zen txapela, eta bigarren postuan Leioako Altzaga taldea geratu zen.
Patxi Moreno, Ander Tafall, Jokin Etxaniz eta Haritz Sein —Pablo Zaportaren ordez— izan ziren Marlaxkako laukotea osatu zuten jokalariak. Atzetik aurrera egin zuten hondarribiarrek, motel hasi baina indartsu bukatuaz. Iaz ere, hirugarren postua lortu zuten Marlaxkako haurrek.