Dena prest. Jokalariak kantxara atera dira. Zaleak harmailetara iristen ari dira. Partida hastea bakarrik falta da. Bidasoak Asobal Ligan jokatzeko ametsa gauzatzea falta da orain.
Lehenengo langa gaur Ciudad Real garaitzea da. Irundarrak faborito dira dira, baina arerio gogorra izango dute aurrean.
Zaleek, behintzat, bultzada emango diote taldeari. Hasteko, Irun, hori urdinez esnatu da, eta pixkanaka zaleen kamisetak agertzen joan dira. Denek nahi dute taldea animatu. Gogotsuenak arratsaldetik txarangan atera direnak. Zaleek merezi dute Asobalen egotea.
Bidasoaren jarraitzaileak Artalekura bidean