San Martzial kalearen berritze proposamena jendaurrean izan da azken egunetan. Herritarrek hainbat ekarpen egin dizkiete berritze lan horiei.
Erakusketan 370 irundar izan dira.
San Martzial kalea berrituko dute. Horren harira, Irungo Udalak herritarrekin konpartitu nahi izan ditu lan horiek, bi egitasmorekin: batetik, udalaren webgunean herritarren ekarpenak jaso ditu, 19 denera, lan horien ingurukoak; bestetik, eraberritzearen emaitzarekin erakusketa izan da jarrita Menchu Gal aretoan, eta 370 bisitari izan ditu, herritarren 23 ekarpen bilduz. Beraz, obrari 42 ekarpen egin dizkiote irundarrek.
Herritarrek egindako ekarpen horiek guztiak aztertuko ditu udalak datozen egunetan. Horietatik ateratako ondorioak hilaren 9an, 17:00etan eta udaletxean egingo den batzarrean aurkeztuko dituzte.