Eskola Agenda 21en barruan landutakoak azaldu dizkiete udal ordezkariei hiriko ikastetxeetako ikasleek. Hondakinak izan dira aztertu duten gaia.
Eskola Agenda 21en parte hartu duten ikasleetako batzuk, udal ordezkariekin.
Eskola Agenda 21 egitasmoak bereak eman ditu ikasturte honetan Irunen. Hiriko bederatzi ikastetxeko 5.200 bat ikaslek hondakinen gaia landu dute ikasturtean zehar: erosketen ondorioz sortzen diren hondakinak eta kontsumo ohiturak, etxeetako ohiturak, kalean dauden edukiontzien egoera, arroparen berrerabilera, sakelako telefono zaharrekin zer egin… Hamabigarren urtez urtean zehar egindakoa azaldu diote aurten ere udalari hiriko ikasleek.
Dunboa, Eguzkitza, Elatzeta, Hirubide, Irungo La Salle, Toki Alai, Txingudi Ikastola (LH eta DBH) eta Pio Baroja Institutua izan dira parte hartzen aurten Eskola 21en barruan. Eta egindako guztia udaleko ordezkariei azaldu zieten atzo (osteguna), baita konpromisoak eskatu ere.
Ikasturtean zehar modu batera edo bestera, eta zikloaren arabera, hondakinen gaiari era askotara eutsi diote 5.200.