Euromillones zozketan hirugarren mailako saria lortu du Irungo Gaztelumendin zigilatutako txartel baten jabeak
Gaztelumendi tabernan zigilatu zuten txartela.
Euromillones zozketan saria lortu du Irunen txartela zigilatu zuen herritar batek: zortzi euroko apustua egin zuen pertsona batek Gaztelumendi tabernan, eta atzo (hilak 31, asteartea) egindako zozketan 40.071 euro egokitu zaizkio. Saria hirugarren kategoriakoa da, hau da, bost zenbaki asmatzeagatik lortu du saria.
Sariketa horretan ez da lehen mailako (bost zenbaki eta bi gehigarriak) saririk banatu