'Gu ere bertsotan' abestuko dute haurrek Hondartzan

Talaia, San Jose eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako LHko 4. eta 5. mailetako ikasleek parte hartuko dute.

Gu ere bertsolari

LHko 4. et 5. mailetako ikasleek parte hartuko dute Gu ere bertsotan jaialdian. Irudian, iazko ekitaldia

Gu ere bertsotan jaialdia egingo dute gaur arratsaldean Hondartza kiroldegian, Gu ere bertsolari egitasmoaren barruan. Talaia, San Jose eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleek ikasturtean zehar Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiektuarekin ikasitakoa erakutsiko dute taularen gainean. Ekitaldia irekia da eta, hortaz, harmailak gurasoz eta bertso zalez betetzea espero da. Ikastetxeetako ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatuko du Gipuzkoako Bertsozale elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin. 17:00etan 4. mailakoak hasiko dira bertsotan, eta 18:15etik aurrera, 5. mailakoak. Ikasturte amaierarekin batera bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteek elkar topatzeko aukera ezinhobea izango dute gaur arratsaldean Hondarribiko kiroldegian egingo den Gu ere bertsotan jaialdian. Gipuzkoa osoan 10.000 hau ari dira Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiektua lantzen, 52 herritako 132 ikastetxetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.